Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Jeronimo

abestiaren irudia

Diskoa: Asko maite zaitut, nik

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Lotura afektiboa eta jolasaren bidezko loturak literatura-testuekin Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoakā€¦

Abeslaria/Artista/Taldea: Oskorri

Urtea: 2009

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 05:07 min

Gako-hitzak: atzo egun bihar etzi

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

JERONIMO

Jeronimo, entzudazu!
neskatxarekin ibiltzen zara zu,
aita datorrenean, nean, ama datorrenean, nean
etxetik kanpora bidaliko zaitu. (Bis)

Arranbilote, arranbilote,
Mikelandoneko semea dute.
Arranbilote, arranbilote,
Mikelandoneko semea dute.

Atea jo (e)ta leihora;
Rokeren semea jaio da.
Atea jo (e)ta leihora;
Rokeren semea jaio da.

Arranbilote, arranbilote,
Errokeren astoa mikelete. (Bis)
Atea jo (e)ta leihora;
Rokeren semea jaio da. (Bis)

Arranbilote, arranbilote,
gure zakurraren buztana tente. (bis)
Atea jo (e)ta leihora;
Rokeren semea jaio da. (bis)

Arranbilote, arranbilote,
... (bis)
Atea jo (e)ta leihora;
Rokeren semea jaio da. (bis)

Hiru gorontza ta gonarik ez,
ezkondu nahi baina majorik ez. (bis)
Atea jo (e)ta leihora;
Rokeren semea jaio da. (Bis)

Atzo, atzo, atzo,
atzo hil ziren hamar atso;
baldin ardoa merkatzen ezpada
hilko dirade beste asko,
atzo, atzo,
atzo hil ziren hamar atso.

Egun, egun, egun
egunez ja hil dira ehun;
baldin ardoa merkatzen ezpada
gauez hilko dira berrehun,
egun, egun
egunez ja hil dira ehun.

Bihar, bihar, bihar,
bihar hilko dira beste hamar
baldin ardoa merkatzen ezpada
hilko dira berrogeita hamar,
bihar, bihar,
bihar hilko dira beste hamar.

Etzi, etzi, etzi,
etzi hilko dira hemeretzi;
baldin ardoa merkatzen ezpada
hilko dira ehun eta hemeretzi,
etzi, etzi.
etzi hilko dira hemeretzi.

Ai, Simon, Simon, Simon,
errotapean, errotapean,
ai, Simon, Simon, Simon,
errotapean lo zegon. (Bis)

Trailara, larara,
lararararararararara,
trailara, larara,
larararararararararara. (Bis)

An kuran, kuran, kuran,
arrokapean, arrokapean,
an kuran, kuran, kuran,
arrokapean, Anbrosi. (Bis)

Trailara, larara,
lararararararararara,
trailara, larara,
larararararararararara. (Bis)

Ai, Simon, Simon, Simon,
errotapean, errotapean,
ai, Simon, Simon, Simon,
errotapean hor konpon! (bis)

...

...

Oskorri

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia