Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Joxelu gamelua

abestiaren irudia

Diskoa: Patata, patata

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Izaki bizidunak: lurreko animalia basatiak Paisaiaren osagaiak: ibaiak, itsasoak, mendiak, habitatak, ekosistemak...

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2004

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 02:10 min

Gako-hitzak: gamelua basamortua dantza

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

JOXELU GAMELUA

Joxelu gamelua naiz,

basamortuko erregea txa, txa, txa!

dantzari oso trebea,

ligatzen askozaz hobea txa, txa, txa!

 

Bota gomina-txorrotada

orraztu txukun ileak txa, txa, txa!

jantzi betaurreko beltzak

eta erakutsi giharrak txa, txa, txa!

 

Tanga estua soinean dudalarik,

dunetan behera surf egiten dut nik:

Nirekin ez zara izango egarri

koko-zukuaz topa egin!

 

Oasiko festan etor zaitez nigana,

palmondopean biok, beltzarana.

Dantza sexi hau ongi ikasten baduzu,

plazako guaienak gu!

PATATA PATATA – PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia