Diskoa: Kili Kili
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Ikerketa ingurunean
Azpigaiak: Izaki bizidunak: baserriko animaliak
Abeslaria/Artista/Taldea: Takolo, Pirritx eta Porrotx
Urtea: 1995
Diskoetxea: Matxinsalto
Iraupena: 03:48 min
Gako-hitzak: behia
JOSEPA BEHIA
Josepa, josepa, josepa
Larreko behi espeziala
Txistua ezin du eta
Marruka oso petrala.
Goizez sei gaileta
Ondoren mila kroketa
Kokotxa eta koketa
Gona motzarekin (bis)
Josepa, josepa, josepa...
Isatsa txikia
Egiten du sokatira
Letxuga bati begira
Betaurrekoekin (bis)
Josepa, josepa, josepa...
Kolakao edanda
Gauez beti parranda
Hankaz gora dago etzanda
Txupetearekin (bis)
Josepa, josepa, josepa...
KILI KILI - TAKOLO, PIRRITX ETA PORROTX
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.