Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Kaleak bizirik

abestiaren irudia

Diskoa: Kaleak bizirik

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Herri-antolaketa: auzoa, herria, dendak, herriko zerbitzuak (udaletxea, postetxea, osasun zentroa, kultur etxea, kiroldegia...)

Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx

Urtea: 2021

Diskoetxea: Algara

Iraupena: 03:08 min

Gako-hitzak: kalea dendariak herria

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

KALEAK BIZIRIK

Herria herri izan dadin

bizia herrian egin!

Zurekin eta nirekin,

bakoitza bere bidetik 

baina elkarrekin.

 

Merkatal gunetako

taberna mordoak

ez dira herrikoak

baino hobeagoak.

Herriko tabernetan

dauzkagun  tragoak

eta pintxoak dira

gozoxeagoak!

 

Zapata dotoreak

ta berri-berriak,

inon aurkitu ezin

diren lokarriak,

gerrikoek zuk gura

dituzun neurriak…

Zapatari bat beti 

behar du herriak.


 

Herria herri izan dadin

bizia herrian egin!

Zurekin eta nirekin,

bakoitza bere bidetik 

baina elkarrekin.

 

Kaltzetinak, txandala

edo alkandora.

Bertan ondo dakite

zein den azken moda!

Erostera ez dugu 

zertan joan kanpora.

Dendariak pozik ta

gu ere gustora.


Herria herri izan dadin

bizia herrian egin!

Zurekin eta nirekin,

bakoitza bere bidetik 

baina elkarrekin.

 

Kaleko giro ona

eta berriketa

nahi baditugu gure

dendariak eta

zerbitzariak mima

ditzagun tarteka

eurei esker baitaude

kaleak beteta!

 

Herria herri izan dadin

bizia herrian egin!

Zurekin eta nirekin,

bakoitza bere bidetik 

baina elkarrekin.

Baina elkarrekin!

Potx eta Lotx

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia