Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Kameleoia

abestiaren irudia

Diskoa: Bizi dantza

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ahozko hitzezko komunikazioa Ikerketa ingurunean Objektuen, materialen, denboraren eta espazioen esplorazioa

Azpigaiak: Ekintza segidak Izaki bizidunak: lurreko animalia basatiak Objektuen ezaugarriak: tamaina, forma, kolorea, distira, usaina, zaporea, testura, gozotasuna

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2019

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 03:29 min

Gako-hitzak: San Petrike dantza koloreak hitz jolasa

Oharrak: Koreografia

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

KAMELEOIA

Kameleoi bat bezain urdina

bihurtu da mundua.

 

Errekan sartu

euria hartu

kameleoi bat

bezain urdina

bihurtu da mundua.

 

Errekan sartu

euria hartu.

Arbolan sartu

sagarra hartu.

Kameleoi bat

bezain berdea

bihurtu da mundua.

 

Errekan sartu

euria hartu.

Arbolan sartu

sagarra hartu.

Labean sartu

sugarra hartu.

Kameleoi bat

bezain gorria

bihurtu da mundua.

 

Errekan sartu

euria hartu.

Arbolan sartu

sagarra hartu.

Labean sartu

sugarra hartu.

Soroan sartu

garia hartu.

Kameleoi bat

bezain horia

bihurtu da mundua.

 

Errekan sartu

euria hartu.

Arbolan sartu

sagarra hartu.

Labean sartu

sugarra hartu.

Soroan sartu

garia hartu.

 Lurrean sartu

lorea hartu.

Kameleoi bat 

bihurtu da mundua!!! 

BIZI DANTZA – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia