Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Kangurua

abestiaren irudia

Diskoa: Parrandan

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Izaki bizidunak: lurreko animalia basatiak

Abeslaria/Artista/Taldea: Takolo, Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2000

Diskoetxea: Matxinsalto

Iraupena: 02:43 min

Gako-hitzak: kangurua Australia

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

KANGURUA

Australiatik etorri kangurua dunba dunba,

luzeak dauzka zangoak salto salto dunba dunba

 

Egunsentian esnatu orduko,

saltoka dabil iluntzera arte

ez da erbia, ez igela,

ez matxinsaltoa handiagoa da

bere jauzi ikusgarriz

zaku lasterketan lehena beti!

 

Australiatik etorri kangurua dunba dunba,

luzeak dauzka zangoak salto salto dunba dunba

 

Aurreko poltsan kumea darama,

pozik umea eta pozik ama

poltsatik at dabil orain

amaren atzetik pinpirin eta lirain

brinkoz-brinko hanka hutsik

zerua, hodeiak ukitu ezinik.

 

Australiatik etorri kangurua dunba dunba,

luzeak dauzka zangoak salto salto dunba dunba.

      PARRANDAN - TAKOLO, PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia