Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Dinosauroak

abestiaren irudia

Diskoa: Amets

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean Historia

Azpigaiak: Izaki bizidunak: lurreko animalia basatiak Historiaurrea

Abeslaria/Artista/Taldea: Kantu Kolore

Urtea: 2018

Diskoetxea: Kantu Kolore

Iraupena: 03:53 min

Gako-hitzak: Dinosauro

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

DINOSAUROAK

Dinosauroak era Mesozoikoan

elkarrekin bizi ziren,

kontinenteak orobat

den-denak batera ziren.

 

Belarjaleek belarra jaten zuten,

haragijaleak haragiz elikatzen ziren.

Kume txikiak arrautzatik jaiotzean,

bizi berri bat, mundu berri bat.

 

Tyrannosaurus rex, Diplodocus,

Triceratops, Stegosaurus,

Velociraptor, Spinosaurus,

Apatosaurus.

 

Oso bizkorrak, arinak, biziak,

lepo luze, lar altuak,

buztan luzeak... gainera,

beldurtzeko hortz zorrotzak.

 

Belarjaleek belarra jaten zuten,

haragijaleak haragiz elikatzen ziren.

Kume txikiak arrautzatik jaiotzean,

bizi berri bat, mundu berri bat.

 

Dinosauroak Lur planetan

luzaro bizi izan ziren,

meteorito batek lurra jota

iraungi ziren betiko.

AMETS - KANTU KOLORE

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia