Diskoa: Sentitu, pentsatu, ekin
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten
Gaiak: Historia Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Munduko herriak Enpatia, laguntasuna eta errespetua Askotariko gorputzenganako identifikazioa eta errespetua
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2012
Diskoetxea: KATXIPORRETA
Iraupena: 03:40 min
Gako-hitzak: elkartasuna
Oharrak: Karaokea
KINTXO BARRILETE
Ta gora Kintxo, Kintxo Barrilete
gure adiskide aparta
ta aupa herriko neska-mutiko denak
hau da alaitasunaren zalaparta!
Ta gora Kintxo, Kintxo Barrilete
ez zaitugu, ez ahaztuko
kalean, plazan eta txoko guztietan
ozen dugu kantatuko.
Izena jarri zioten Joaquin Carmelo
baina inork ez du hala ezagutzen
maitasunez deitzen diogu:
Barrilete!
kometarekin delako jolasten.
Hamar urte besterik ez, arduratsua
beti amari ari zaio laguntzen
zapatak garbitzen ditu kalerik kale
anai-arrebak eskola izan dezaten.
Denborak arin-arin egin du aurrera
orain Kintxok ez du galtza motzik jazten
kometa kintxo txiki bati oparituta
mutil txikia ari zaigu handitzen.
Elkartasun bidean aurrera badoa
herriz herri anaitasuna zabaltzen
hamaika anai-arrebekin bat eginik
etorkizuna askatasunez sortzen.
Ta gora Kintxo, Kintxo Barrilete
gure adiskide aparta
ta aupa herriko neska-mutiko denak
hau da alaitasunaren zalaparta!
Ta gora Kintxo, Kintxo Barrilete
ez zaitugu, ez ahaztuko
kalean, plazan eta txoko guztietan
ozen dugu kantatuko.
AUPA KINTXO - TAKOLO, PIRRITX ETA PORROTX
Musika eta hitzak: Carlos Mejia Godoy
Hitzen moldaerak: Takolo, Pirritx eta Porrotx
Musika moldaera: Xabier Zabala
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.