Diskoa: Gure abestiak
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Teknologia eta teknologia digitalak
Azpigaiak: Ordenagailua, tableta, mugikorra
Abeslaria/Artista/Taldea: Txirri, Mirri eta Txiribiton
Urtea: 1996
Diskoetxea: IZ
Iraupena: 02:28 min
Gako-hitzak: telebista erabilera arduratsua
Oharrak: Karaokea
KLIKA TELEBISTA
Kli kla, kli kla, piztu telebista,
kla kli, kla kli, telebista itzali,
kli kla, kla kli, nahi ez baina,
bera gabe ezin bizi.
1 Primerako laguna, gogaikarri astuna,
dibertigarriena, nazkatzen gaituena,
amodiozko lore, tiro eta dolore,
etxeko eta turista zara zu telebista.
2 Munduko hainbat kide ezagutzeko
bide, herrialde urrunak, ohitura ezezagunak,
zenbat gerra, ordea! zauri, min ta gosea!
Bada bortxakeria eta zabarkeria.
3 Telea ikusteko, baina ez tontotzeko,
egin ezazu aukera: ez ikusi sobera!
Lagunekin ibili, maiz samar irakurri,
programa onak hautatu ta ez hipnotizatu.
4 Sarri ikusiz gero, bihur zaitezke ero.
Litxarkeriak janez, gizenduko zara errez.
Zapinga kontrolatu, ez ba txorabiatu,
eta programa hasterako, altza txisa egiteko.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.