Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Koadrila

abestiaren irudia

Diskoa: Txanela 5

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Lagunak Bizikidetza

Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela

Urtea: 2006

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 01:47 min

Gako-hitzak: koadrila lagunak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

KOADRILA

Hiru eta hiru

neskak eta mutilak

sei lagun ditu

gure koadrilak,

gure koadrilak!

Bertsotan ari da

Aitor jo (e)ta su,

ordenagailuan

Manex daukazu.

Jon hor dabil dantzan,

Intza irribartsu

Futbolari hori

Uxue duzu.

 

Hiru eta hiru...

 

Beste batek Maddi

dauka izena,

esperimentutan

bera onena

Baina ez da hemen

bukatzen dena.

Oraingoz sei gara,

laster dozena.

 

Hiru eta hiru...
 

Bakoitza ari da

bere lanean,

bai bertso, bai dantza,

bai futbolean.

Ai, nolako poza

gu elkartzean!

Sei ur tanta gara

hodei berean.

 

Hiru eta hiru...

Hitzak: Joxan Ormazabal     Musika: Imanol Urbieta

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia