Diskoa: Azalerako ipuinak
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura Ahozko hitzezko komunikazioa Asmoa komunikatiboa
Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoak… Hitz jolasak Emozioa komunikazio-harremanetan
Abeslaria/Artista/Taldea: Saroa Bikandi, María Uriarte eta Peru Magdalena
Urtea: 2019
Diskoetxea: Gaztelupeko Hotsak
Iraupena: 03:18 min
Gako-hitzak: haur txikiekin egitekoak
KOKORIKO
Kokori kokoriko
koriko koriko.
Kokori kokoriko
koriko koriko ko.
BEHIN OMEN ZEN
Behin omen zuen jaun zahar bat
Egin omen zuen puzker bat
Joan omen zen baratzera
Jan omen zuen aza
Egin omen zuen kak berde-berdea.
Hura norentzat?
Ahoa zabaltzen duenarentzat.
Behin omen zen jaun zahar bat
Egin omen zuen puzker bat
Joan omen zen dendara
Jan omen zuen lanpara
Egin omen zuen kaka argi-argia.
Hura norentzat?
Begiak zabaltzen dituenarentzat.
Behin omen zen jaun zahar bat
Egin omen zuen puzker bat
Joan omen zen mendira
Jan omen zuen marrubia
Egin omen zuen kaka gorri-gorria.
Hura norentzat?
Aurrena mugitzen denarentzat.
Behin omen zen jaun zahar bat
Egin omen zuen puzker bat
Joan omen zen eskolara
Jan omen zuen arkatza
Egin omen zuen marra luze-luzea.
Hura norentzat?
Aurrena hitz egiten duenarentzat.
ABABITO
Ababito Ababatxo Ababaño,
ababito PUF,
ababatxo PUF,
ababaño, KLA, KLA, KLA.
ZUNI
Ni
Zuni
gu bat
eta gu bi
maitasun
maitasun
zu
maitasun
maitasun
ni
Zuni
PIN PIN PIN KIRIBI
kiribi kiribi
mutilak begi bi
kiriru kirau
neskatilak lau
kiribi kiribi
mutilak esku bi
kiriru kirez
neskatilak ez
AZALERAKO IPUINAK
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.