Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Koloreak

abestiaren irudia

Diskoa: Ene Kantak

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Objektuen, materialen, denboraren eta espazioen esplorazioa

Azpigaiak: Denboraren antolaketa: urtaroak Objektuen ezaugarriak: tamaina, forma, kolorea, distira, usaina, zaporea, testura, gozotasuna

Abeslaria/Artista/Taldea: Ene Kantak

Urtea: 2011

Diskoetxea: Ene Kantak

Iraupena: 01:56 min

Gako-hitzak: koloreak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

UDAZKENA

MENDIAN JARRIA
ILARGIA HORIA
ODOLA GORRIA
ELEFANTEA GRISA
ARROSA TXERRIA
TA URDINA ITSASO
LILURAGARRIA.

ELURRA ZURIA DA
MARROIA BEHATZA
LARANJA MANDARINA
MOREA MAHATSA
BELTZA DA EGUZKIRIK
GABEKO ARRATSA
EDO OLENTZEROREN
ZAKUKO IKATZA.

HORIAK, GRISAK, BELTZAK
GORRIAK, FUKSIAK… J
ANZTEN DITUZTE GURE
BEGI BILUZIAK
BATZUK POLITAK DIRA
BATZUK ITSUSIAK
BAINA BEHARREZKOAK
KOLORE GUZIAK

BERDETIK URDINERA
SALTO ARROSARA
ZURITIK MORERAINO
BUELTA LARANJARA
ETOR ZAITEZ GUREKIN
KOLORE FESTARA…
ERROMAKO ZUBIAN
ELKARTUKO GARA.

ENE KANTAK

LETRA ETA ABESLARIA: Julio Soto
MUSIKA: Herrikoia

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia