Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Objektuen, materialen, denboraren eta espazioen esplorazioa
Azpigaiak: Objektuen ezaugarriak: tamaina, forma, kolorea, distira, usaina, zaporea, testura, gozotasuna
Abeslaria/Artista/Taldea: LOA eta LAIA
Urtea: 2024
Diskoetxea: Paraxut produkzioak
Iraupena: 02:30 min
Gako-hitzak: koloreak
KOLOREAK: DENONTZAT, DENONAK
Loari gustatzen zaizkio
kamiseta arrosak.
Laiari, berriz, urdinak.
Laiak maite-maite ditu
gorria eta morea.
Loak berdea eta horia.
Koloreak dira
denontzat, denonak,
argiak, ilunak,
ederrak guztiak.
Loak tomateak margotzen ditu
gorri eta handiak.
Laiak, berriz, txiki eta berdeak.
Laiak hodeiak irudikatzen ditu
beti zuri-zuriak,
Loak beltzak eta erraldoiak.
Koloreak dira
denontzat, denonak,
argiak, ilunak,
ederrak guztiak.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.