Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Koloreak denontzat eta denonak

abestiaren irudia

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten

Gaiak: Objektuen, materialen, denboraren eta espazioen esplorazioa Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Objektuen ezaugarriak: tamaina, forma, kolorea, distira, usaina, zaporea, testura, gozotasuna Emozioak eta sentimenduak

Abeslaria/Artista/Taldea: LOA eta LAIA

Urtea: 2024

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 02:20 min

Gako-hitzak: koloreak

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

KOLOREAK: DENONTZAT, DENONAK

Loari gustatzen zaizkio

kamiseta arrosak.

Laiari, berriz, urdinak.

 

Laiak maite-maite

ditu gorria eta morea.

Loak berdea eta horia.

 

Koloreak dira

denontzat, denonak,

argiak, ilunak,

ederrak guztiak.

 

Loak tomateak margotzen ditu

gorri eta handiak.

Laiak, berriz, txiki eta berdeak.

 

Laiak hodeiak irudikatzen ditu

beti zuri-zuriak,

Loak beltzak eta erraldoiak.

 

Koloreak dira

denontzat, denonak,

argiak, ilunak,

ederrak guztiak.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia