Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Konplize ditut eta

abestiaren irudia

Diskoa: Indar bat dabil hor

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Emakumeen ahalduntzea

Abeslaria/Artista/Taldea: Aire Ahizpak / Mikel Markez

Urtea: 2013

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 03:17 min

Gako-hitzak: emakumea maite

Oharrak: Karaokea ahotsa eta ahotsik gabe. Zeinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

KONPLIZE DITUT ETA
 
Emakume zuzenak,
okerrak, kirtenak,
moja txintxoak eta
zerrama irtenak,
itsusiak, politak,
atletak, herrenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak. (bis)
 
Langileak, alferrak,
lanik ez dutenak,
tuntunak, mediokreak,
klaseko lehenak,
ale desegokiak,
andre txit gorenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak. (bis)
 
Ama onak ta txarrak,
ama ez direnak,
lurrera jausi arte
mozkortzen onenak
ta umeen merienda
usaina dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak. (bis)
Lotsatiak, ausartak
argalak, gizenak,
iletsuak, soil-soilak,
marimutilenak,
katemeak, gorilak
panterak, zezenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
 
Lehen munduko emeak,
kapitalistenak,
lur usaia daukaten 
andre indigenak,
zuri, gorri, horiak,
beltzetan beltzenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak. (bis)
Markesaren alabak,
neskame gizenak,
printzesak ta sorginak,
ogroak, sirenak,
Maritxuak,
Bartolo itxura dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak. (bis)
 
 
Aire ahizpak eta Mikel Markez
Hitzak: Uxue Alberdi

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia