Diskoa: Txanela 5
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak
Azpigaiak: Euskara
Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela
Urtea: 2006
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 03:08 min
Gako-hitzak: euskara
KONTRAPAS
Euskara,
irten hadi kanpora.
Euskaldunen herria
benedika dadila,
euskarari eman dio
behar duen tornua.
Euskara,
jalgi hadi plazara.
Bertze jendek uste zuten
ezin eskriba zaiteien;
orai dute forogatu
enganatu zirela.
Euskara,
jalgi hadi mundura.
Lengoajetan ohi hintzan
estimatze gutitan;
orai aldiz hik behar duk
ohorea orotan.
Euskara,
habil mundu guzira.
Bertzeak oro izan dira
bere goien gradora;
orai hura iganen da
bertze ororen gainera.
Euskara
Baskoak orok preziatzen,
euskara ez jakin arren,
orok ikasiren dute
orai zer den euskara.
Euskara.
Oraidano egon bahiz
inprimitu bagerik,
hi engoitik ebiliren
mundu guzietarik.
Euskara
Ezein ere lengoajerik,
ez franzesa ez berzerik,
oral ez da erideiten
euskararen parerik.
Euskara
jalgi hadi dantzara.
Hitzak: Gabriel Aresti Musika: I. Heredia - B. Etxepare
Oskorri
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.