Diskoa: Bolona molona - Imanol in memorian
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten
Gaiak: Gorputz-lengoaia Ahozko hitzezko komunikazioa Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Esku-jolasak Haur hizkera Gorputz-atalak
Abeslaria/Artista/Taldea: Imanol
Urtea: 2004
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 03:16 min
Gako-hitzak: behatzak eskua txalo
KOPLA BERRIAK
Eskutxoek jo dute
kriskitin-kraskitin;
eskutxoek jo dute
kriskitin-kraskitin.
Haizea kiribiltzen
dabil Mari Zikin;
ala, morena!,
dabil Mari Zikin…
Eskutxoek jo dute
kriskitin-kraskitin.
Behatz txikiak estu,
txakurrak: “ai, ene!”
Behatz txikiak estu,
txakurrak: “ai, ene!”
Ezinean da Pintto,
ez kanpo, ez barne,
ai!, oi!, ei!,
ez kanpo, ez barne…
Behatz txikiak estu,
txakurrak: “ai, ene!”
Behatz nagiarentzat
tori eraztuna;
behatz nagiarentzat
tori eraztuna;
doinua tinkatzeko
urrezko ttun-ttuna,
ala, morena!,
urrezko ttun-ttuna…
Behatz nagiarentzat
tori eraztuna.
Behatz zuzena dugu
begiaren lagun;
behatz zuzena dugu
begiaren lagun;
itsasgaina oin-hutsik
igaro dezagun,
ai!, oi!, ei!,
igaro dezagun…
Behatz zuzena dugu
begiaren lagun.
Eskuak eskuekin
txalopin-txaloka;
eskuak eskuekin
txalopin-txaloka;
zeruan hasi dira
izarrak saltoka,
ala, morena!,
izarrak saltoka…
Eskuak eskuekin
txalopin-txaloka. (bis)
Imanol
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.