Diskoa: Korapiloak
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten
Gaiak: Ikerketa ingurunean Harremanak Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Lan-eremuak: lanbideak, komunikabideak, zerbitzuak, baserria, abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, industria, turismoa… Lagunak Identitatea
Abeslaria/Artista/Taldea: Gabezin
Urtea: 2022
Diskoetxea: Erviti Studio
Iraupena: 04:21 min
Gako-hitzak: korapiloak zoriontsu lantegia
KORAPILOAK
Berriz irten da eguzkia egun berri baten esperantza
Arin batean gosaldu eta lantegirako norantza
Zuk ere nire gisa dagoeneko ezaguna daukazu antza
Presaka hartutako kafeak daukan zapore garratza
Eguneroko errutinari aurre egitera behartuta
Soldata baten menpeko nabil kate astunez lotuta
Zu ere nire gisa dagoeneko ez al zabiltza nekatuta?
Galdu gaitezen biok batera eskuetatik helduta
Eta harrizko zoru zaharretan
Korrika oihukatuz ozen
Nigan pentsatzen dudan uneetan
Zeinen zoriontsu naizen
Zer gertatzen da? Normaltasunan parametroak botaz sutara
Akorde batek zentzua hartzean desafinatuz gitarra
Zu ere nire gisa dagoeneko horretaz ohartua zara
Mundu inperfektu bat sortzeko denok daukagun beharra
Eta harrizko zoru zaharretan Korrika oihukatuz ozen
Barne korapiloak askatuz
Askeago naiz sentitzen
Eta harrizko zoru zaharretan Korrika oihukatuz ozen
Nigan pentsatzen dudan uneetan
Zeinen zoriontsu naizen
GABEZIN
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.