Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Lagun artean jolasten

abestiaren irudia

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak

Azpigaiak: Eskola-errutinak

Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx

Urtea: 2024

Diskoetxea: Makusi

Iraupena: 02:33 min

Gako-hitzak: Berriro eskolan

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

LAGUN ARTEAN JOLASTEN

Gustura geunden uda beroan

gaur elkartu gara denak

gelara heldu ahala

berriro amantala

utzi dugu pertxeroan

iaz ikasi ez genituenak

ikasteko aurtengoan.

 

Lagunartean jolasten

zergatik ez gara hasten

egunak orekan jartzen

klasetan atseden hartzen

ta oporretan ikasten.

 

Irakasleak hartu du txanda

bota du txapada latza

badakit honezkero

bainu bat hartzen edo

eguzkipean etzanda

nire erlojuaren orratza

askoz azkarrago joan da.

 

Lagunartean jolasten

zergatik ez gara hasten

egunak orekan jartzen

klasetan atseden hartzen

ta oporretan ikasten.

 

Nahiz mahai azpiko apal batean

liburuak pilakatu

nahiz eta

berriz hustu daiteke

arratsaldetan parkean

egun luzeak motz bilakatu

daitezke lagun artean.

 

Lagunartean jolasten

zergatik ez gara hasten

egunak orekan jartzen

klasetan atseden hartzen

ta oporretan ikasten.

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia