Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Laku bat orroka

abestiaren irudia

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak

Azpigaiak: Euskara: Eskolen eta ikastolen jaiak

Abeslaria/Artista/Taldea: batzuk

Urtea: 2026

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 03:16 min

Gako-hitzak: Herri Urrats euskara ikastola baxoa baxoa euskaraz

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

Laku bat orroka
 
Algekoetan mahai hezeak
bilkura luzeak
“Herri bat, ikastola bat!”
Manifak, kantaldiak
xokoletak, egutegiak
argindar mozketak
karriketan ikasle andana
danborren tarrapatana.
 
Iraganeko teila porroxkak
orainaren oinarri
zubi erdi bat (da) airean.
Geroak higatu ez ditzan
dilindan diren harriak
altxa ditzagun aldamioak
lora gaitzan lorioak.
 
Zure begietan atxeman dut
borroka leku bat
ez al duzu entzuten
orroka laku bat?
Etorkizuna arnasten dugu/
ez gaitzan ito nostalgiak.
 
Txanpon herdoilduak
aluminioz inarrosiak
pegatinez jantzita
gure aldarriak.
 
Frantsesaren meneko
esku dardartiak
horri xurian idatzi du
“Baxoa euskaraz!”
 
Geroak higatu ez ditzan
dilindan diren harriak
altxa ditzagun aldamioak
lora gaitzan lorioak.
 
Zure begietan atxeman dut
borroka leku bat
ez al duzu entzuten
orroka laku bat?
 
 
Musika : Mizel ZAMORA
Bateria : Nicolas ARMENDARIZ
Baxua : Xan BIDEGAIN
Gitarra: Iñaki OSPITAL
Gitarra: Julien LABAT
Teklak: Battitt ETCHART
Saxofoiak: Txomin DUHALDE
Tronpeta: Ximun GARAT
Tronboia: Amaiur COSCARAT
Koroak, txaloak eta panderoak: BAHEZ (Ana UNHASSOBISCAY-TURRILLAS, Anita FALXA, Eihartze ARAMENDIA IPARRAGIRRE, Eléonore CHAMBON, Maider MARTINEAU ZUBIETA, Mirentxu AGUERRE, Gaëlle PAROT, Mirentxu LASCANO, Maika AMULET, Nathalie VIVIER, Maialen OTHONDO, Amaia LABORDE BIDEGAIN, Anaiz VIVANCO, Eztitxu VIVANCO, Pauline LAFITTE) Ahotsak: Patxi CASENAVE ( Maskak) , RTZ kolektiboa, Pello ARMENDARIZ ( Marte lasarte), Lide HERNANDO ( Bele).

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia