Diskoa: Neure txiki polita (Gorbeialdeko kantuak oroituz)
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura
Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: ipuinak, kontakizunak, alegiak
Abeslaria/Artista/Taldea: Gontzal Mendibil
Urtea: 2011
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 05:23 min
Gako-hitzak: kontakizuna hildakoak
LAPUR FAMATUA
Bertso barri batzuek behar ditut jarri
neure lagun guztien eskarmentugarri.
Trantze estu honetan guztiz nago larri
neure pasadizua esan barik garbi
Halan ere Kristauak aditu kontuen
neure deskalabrua zelan dan munduen.
Hamairu heriotza urte beten barruen
neskatxa bat motibo zelan egin nituen.
Bengantza bat harekin gau triste batean
puñala ta tragukoa harturik aldean.
Ondo lotuta nengoan etsaian atean
derrepente sartu nintzan beraren etxean.
Afaiten han zegozan senar emazteak
ezkonbarriak eta ziraden gaztiak.
Ez zeutzien emoten penarik hiltiak
suerte onan begira egozan tristiak.
Bost puñalada lehenengo emon neuntsan berari
ez Jesus ez eta ez amen joan zan mundutik
Senarra triste egoan andreari begira
baina ez ziotzen kendu barruan eukan erida.
Berari tirau neuntsan bularren erdira
horra zer pasatu zan esan dot egia.
Senar eta emazte sukaldean biak
han geratu ziraden derrepente hilak.
Akziño hau egin da urte nauen etxetik
justiziari altoka banoan atzetik.
Kristauaren bihotza ikeragarria
Jaunak bere eskutik nindukan itxia.
Hamairu pertsonari kentzeko bizia
neskatxa da motibo izan dan guztia.
Neuri hitza emonda bestearekin ezkondu
horrexek emoten daust bihotzean damu.
Zaldiaren gaiñian gizon armatua
agertu nintzanian lapur famatua.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.