Diskoa: Amona mantangorri
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Objektuen, materialen, denboraren eta espazioen esplorazioa
Azpigaiak: Denboraren antolaketa: urtaroak
Abeslaria/Artista/Taldea: Amaia Zubiria
Urtea: 2010
Diskoetxea: Serrano
Iraupena: 01:58 min
Gako-hitzak: urtaroak
LAU ARO
Lau aro lau aro
Urtean urtero
Denetan hotzena
Negua lehena
Denetan hotzena negua lehena
Zuhaitzak berdetzen
Loreak loratzen
Negu ondorena
Udaberri dena
Negu ondorena udaberri dena.
Jolasa denboran
Oporrak eskolan
Daukagun aroa
Udan da beroa daukagun aroa udan da beroa
Mendietan baso
Koloretan dena
Uda geroztikan
Dator udazkena
Uda geroztikan dator udazkena.
Lau aro lau aro
Urtean urtero
Banaka badoaz
Etorriko gero
Banaka badoaz etorriko gero.
AMONA MANTANGORRI - AMAIA ZUBIRIA
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.