Diskoa: 100 Haur Kanta 3
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten
Gaiak: Aisialdia Literatura Harremanak
Azpigaiak: Ohiturak eta jaiak Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: generoen arteko berdintasuna (aurreiritzi eta estereotipo sexistarik gabeko literatura-testuen inguruko elkarrizketak) Gizarte-portaera arauak
Abeslaria/Artista/Taldea: Egan
Urtea: 2001
Diskoetxea: Egunkaria
Iraupena: 03:25 min
Gako-hitzak: lOIOLA jai ezkondu
Oharrak: Karaokea
LOIOLAN JAI JAI
Behin batean Loiolan
erromeria zan,
hantxen ikusi nuen
neskatxa bat plazan;
txoria baino ere
arinago dantzan,
huraxe bai polita,
han politik bazan!
Esan nion desio
senti nuen gisan,
harekin hizketa bat
nahi nuela izan.
Erantzun zidan ezin
atsegin har nezan,
adituko zidala,
zer nahi nion esan.
Aurkitu ginenean
inor gabe jiran,
koloreak gorritu
arazi zizkidan.
Kontatuko dizuet
guztia segidan,
zer esan nion eta
nola erantzun zidan.
-Dama polita zera,
polita guztiz, ai!
Bainan hala ere zaude
oraindik ezkongai;
Ezkon gaitezen biok.
Esan zaidazu: bai.
-Ni zurekin ezkondu?
Ni zurekin? Bai-bai! (Jai-jai !)
Behin batean Loiolan
erromeria zan,
hantxen ikusi nuen
neskatxa bat plazan;
txoria baino ere
arinago dantzan,
huraxe bai polita,
han politik bazan!
EGAN
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.