Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Lot gaiten

abestiaren irudia

Diskoa: Bordagarai Anai Arrebak

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten

Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Euskara Identitatea

Abeslaria/Artista/Taldea: Bordagarai Anai Arrebak

Urtea: 1978

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 04:02 min

Gako-hitzak: euskara

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

LOT GAITEN

Lot gaiten lanari denok elgarrekin

euskara bizi dadin badugu zer egin.

Gure hizkuntza nahi zuten hil

hortan dudarik ez da

eskolan debekatzen zuten

euskaraz mintzatzea.

Lot gaiten lanari denok elgarrekin

euskara bizi dadin badugu zer egin.

Sinetsarazi daukute

segur euskarak ez duela baliorik

gure ahoetan egungo egunean.

Lot gaiten lanari denok elgarrekin

euskara bizi dadin badugu zer egin.

Gauza guziak ezin direla erran

gure mintzairan

hori sartua izan dute bai gure gogoetan.

Lot gaiten lanari denok elgarrekin

euskara bizi dadin badugu zer egin.

Bainan holako gaitzena

ahal da edozein hizkuntzetan

ideia baten erailteko hitzak eskas direla.

Lot gaiten lanari denok elgarrekin

euskara bizi dadin badugu zer egin.

Eta agian egun batean

euskara izanen da gure lan

guzieri esker bizi baita gurea.

Lot gaiten lanari denok elgarrekin

euskararen bizia gure eskutan da.

Lot gaiten lanari denok elgarrekin

euskararen bizia gure ahotan da.

BORDAGARAI ANAI-ARREBAK

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia