Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Lur azpian bizi naiz

abestiaren irudia

Diskoa: Satorjator

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Izaki bizidunak: animalia txikiak

Abeslaria/Artista/Taldea: Ene Kantak

Urtea: 2018

Diskoetxea: Ene Kantak

Iraupena: 02:05 min

Gako-hitzak: satorra lur azpian

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

LUR AZPIAN BIZI NAIZ

SATORRA NAIZ, LUR AZPIAN BIZI NAIZ

EZ NAIZ XAGUA, KATUA, KUKUA
EZTA ARDIA, ERBIA, ZALDIA ERE
EZ NAIZ SASOIAN DAGOEN LEHOIA,
TRAJE ASKO DUEN KAMELEOIA
AUSARDIAZ JOKATZEN DUEN PEOIA

SATORRA NAIZ, LUR AZPIAN BIZI NAIZ

EZ NAIZ MAMUA, ZAKUA, TRAPUA
EZTA LAMIA, KABIA, MAMIA ERE
EZ NAIZ SASOIAN DAGOEN LEHOIA,
TRAJE ASKO DUEN KAMELEOIA
AUSARDIAZ JOKATZEN DUEN PEOIA.

SATORRA NAIZ, LUR AZPIAN BIZI NAIZ

EZ NAIZ KANTUAN DABILEN KAKATUA
EZTA ZINTZILIK DAGOEN GEREZIA ERE
EZ NAIZ SASOIAN DAGOEN LEHOIA,
TRAJE ASKO DUEN KAMELEOIA,
AUSARDIAZ JOKATZEN DUEN PEOIA.

SATORRA NAIZ, LUR AZPIAN BIZI NAIZ

EZ NAIZ XAGUA, KATUA, KUKUA
EZ NAIZ MAMUA, ZAKUA, TRAPUA
EZ NAIZ KANTUAN DABILEN KAKATUA
EZ NAIZ XAGUA, KATUA, KUKUA
EZ NAIZ MAMUA, ZAKUA, TRAPUA
EZ NAIZ KANTUAN DABILEN KAKATUA

SATORJATOR - ENE KANTAK

MUSIKA ETA LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Imanol Agirretxe

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia