Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Lurra ez da salgai

abestiaren irudia

Diskoa: Goazen!

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Pertsonen eragina ingurune fisikoan: kutsadura, klima-aldaketa, galtzeko arriskuan dauden espezieak… Ohitura jasangarriak, iraunkortasuna, energia berriztagarriak eta birziklapena

Abeslaria/Artista/Taldea: Haurrock

Urtea: 2003

Diskoetxea: Agorila

Iraupena: 03:19 min

Gako-hitzak: Lurra mundua

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

LURRA EZ DA SALGAI
 
Munduan sortu bagira ere
munduan bizi izanik
lur emankorra zanpatzen dugu
egunero zuk eta nik.
 
Fruituz estaltzen badugu ere
hainbat zuhaitz landaturik
etxe handiak bide luzeak
ageri dira urrundik.
 
Hori guzia eginik ere
mundua ez da gurea
gu ez gira Lurraren nagusi
Lurra da gure jabea.
 
Kolore biziz margotuz ere
kutsadura da nagusi
bazter guztiak neurtuz ere
natura dugu nahasi.
 
Herri eta hiriak eraikiz
dena saltzen gira hasi
Lurrak ez duela preziorik
ez dugu oino ikasi.
 
Hori guzia eginik ere
mundua ez da gurea
gu ez gira Lurraren nagusi
Lurra da gure jabea. (bis)
 
Haurrock
Letra: Arantxa Hirigoyen
Musika: Philippe Albor

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia