Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Lurrikararen bertsoak

abestiaren irudia

Diskoa: Kantakerixak (OƱatiko kontu zaharrak eta kantu barrixak)

Abeslaria/Artista/Taldea: Maider Murua

Urtea: 2022

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 03:56 min

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

LURRIKARAREN BERTSOAK

Jaungoikuaren ontasunari

zor zaio beti graziak

lurren ikaraz zeren dizkigu

guztioi larga biziak.

 

Mila zazpirehun kontatzen ziran

berroge(hi)ta hamabost urte

bigarren egun zemendikua

akordatuko zerate.

 

Ai! hura goiza hain terriblia

zazpi ta erdixen aldian

mendixak eta etxe guztixak

mobitzen hasi zirian.

 

Sentiturikan firmamentuba

zala guztia ikaraturik

bertan uste genduban orduban

gelditu sepultaturik.

 

Juntaturikan kabildu biak

Oñatin pozesinuan

esker emaiten jende guztiaz

Arantzazura dijuaz.

 

Ama Birjina arantzazukoa

ge(u)re defensan irtenik

pasatu xakun terremotua

batere dainu bagerik.
 

Eztute askok ge(u)re graziak

zeru altutik logratu

hogeta hamasei mila pertsona

Lisboan dira hondatu.

 

Haien artean Espainiako

enbajadore handixa

bere etxeko fatxada ederrak

kedu ei dio bizixa.

 

Ura ta lurra bai eta suba

orduban haserraturik

Portugaleko herririk asko

dituzte desolaturik.

 

Urak hondatu, lurrak tragatu

suborrek erre partia

konsumiturik gelditu ei da

Portugaleko kortia.

 

Elizak eta torre altubak,

palasixuak, non zera?

zer egin zazu etxe ederrak

jausi zerate lurrera!

 

Kastigaturik geldi eztidin

jaungoikuaren eskutik

damu degula eska deiogun

parkazinuba bertatik.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia