Diskoa: 100 Haur Kanta 6
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten
Gaiak: Historia Harremanak
Azpigaiak: Jatorrizko herriak Aniztasuna: etnia-, erlijio- eta sexu-aukera, askotariko gorputzak...
Abeslaria/Artista/Taldea: Xirula Mirula
Urtea: 2001
Diskoetxea: Egunkaria
Iraupena: 03:34 min
Gako-hitzak: bakeroak apatxeak komantxeak
Oharrak: Karaokea
MAC MIKEL
MacMikel, MacMikel, badoa
Zaldi pintto baten gainean,
Kantu bat ahoan, pistolak gerrian,
MacMikel badoa zaldian.
Goizetik eguzkipean,
MacMikel on bidean,
Mendiko zazpi lapurrak,
Menperatuak zituen...
Pun! Pun! Aaa!
MacMikel, MacMikel, badoa
Zaldi pintto baten gainean,
Kantu bat ahoan, pistolak gerrian,
MacMikel badoa zaldian.
Arratsaldez bazetorren,
Lapurrekin herrira,
Xerifak ez zion ordaindu,
Agindu zuen hainbat,
Pun! Pun! aaa!
MacMikel, MacMikel, badoa
Zaldi pintto baten gainean,
Kantu bat ahoan, pistolak gerrian,
MacMikel badoa zaldian.
Apatxen lagun egin zen,
Komantxeen maitale,
Ez zuen izan gehiago,
Txuriekin traturik,
Pun! Pun! Aaa!
MacMikel, MacMikel, badoa
Zaldi pintto baten gainean,
Kantu bat ahoan, pistolak gerrian,
MacMikel badoa zaldian.
Hiltzaile bihurtu ziren,
Xerifaren lagunak,
Tiroz argitu egin zen,
Apatxeen gau iluna,
Pun! Pun! Aaa!
MacMikel, MacMikel, badoa
Zaldi pintto baten gainean,
Kantu bat ahoan, pistolak gerrian,
MacMikel badoa zaldian.
Xirula Mirula
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.