Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Maite zaitut

abestiaren irudia

Diskoa: Sentitu, pentsatu, ekin

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Emozioak eta sentimenduak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2012

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:38 min

Gako-hitzak: maitasuna

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

MAITE ZAITUT!

Koloretako ametsak esna nagoenean

eta ezin loak hartu gaua iristen denean

saltoka hasi eta hegan egiteko gogoa

nire bihotza taupaka, ai lehertzera doa!

 

Elkarrekin ankaz gora buruz bera jartzean

tunelean sartu eta irrintzika hastean

bitxiloreekin pultsera egin dizudanean

begietara begira hauxe nahi dizut esan.

 

Maite zaitut, maite, maite zaitut

pila, pila, pila, patata tortila

maite zaitut, maite, maite zaitut

ilargiraino eta buelta maite zaitut.

 

Begietako distira, irribarrea ahoan

ezin ditut ezkutatu zu ikusitakoan

hanka eta eskuetan, gorputzean dardara

nire bihotza taupaka, ai, lehertzera doa!

 

Elkarrekin ortzadarra margotu dugunean

ispiluan nire izena idatzi duzunean

irratia piztu eta doinu hau entzutean

begietara begira hauxe nahi dizut esan.

 

Maite zaitut, maite, maite zaitut

pila, pila, pila, patata tortila

maite zaitut, maite, maite zaitut

ilargiraino eta buelta maite zaitut. 

SENTITU, PENTSATU, EKIN – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia