Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Maite zaitut (Demode quartet)

abestiaren irudia

Diskoa: Tipi-tapa Korrika

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Emozioak eta sentimenduak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2016

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 03:41 min

Gako-hitzak: maitasuna

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

MAITE ZAITUT

Koloretako ametsak

Esna nagoenean

Eta ezin loak hartu

Gaua iristen denean.

Saltoka hasita hegan

Egiteko gogoa,

Nire bihotza taupaka

Aire ertzera doa.

Elkarrekin hankaz gora

Buruz behera jartzean,

Tunelean sartu eta

Irrintzika hastean,

Bitxiloreekin pultsera

Egin dizudanean,

Begietara begira

Hauxe nahi dizut esan:

Maite zaitut,

Maite- maite zaitut;

Pila, pila, pila patata tortilla!

Maite zaitut. Maite-maite zaitut,

Ilargiraino eta buelta maite zaitut

Begietako dirdira,

Irribarrea ahoan,

Ezin ditut ezkutatu

Zu ikusterakoan;

Hanka eta eskuetan,

Gorputzean, dardara;

Nire bihotza taupaka

Aire ertzera doa.

Elkarrekin ortzadarra

Margotu dugunean,

Ispiluan nire izena

Idatzi duzunean,

Irratia piztu eta

Doinu hau entzutean,

Begietara begira

Hauxe nahi dizut esan:

Maite zaitut,

Maite-maite zaitut;

Pila, pila, pila patata tortilla!

Maite zaitut.

Maite-maite zaitut,

Ilargiraino eta buelta maite zaitut.

Pila, pila, pila, pila,

Ilargiraino eta buelta maite zaitut.

Maite zaitut,

Maite-maite zaitut;

Pila, pila, pila patata tortilla!

Maite zaitut.

Maite-maite zaitut,

Ilargiraino eta buelta maite zaitut.

Maite zaitut,

Maite-maite zaitut;

Pila, pila, pila patata tortilla!

Maite zaitut.

Maite-maite zaitut,

Ilargiraino eta buelta maite zaitut.

Ilargiraino eta buelta maite zaitut.

Ilargiraino eta buelta maite zaitut. 

TIPI-TAPA, KORRIKA! – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia