Diskoa: Makarroiak
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Norberaren zaintza
Azpigaiak: Elikadura
Abeslaria/Artista/Taldea: Takolo, Pirritx eta Porrotx
Urtea: 1997
Diskoetxea: Matxinsalto
Iraupena: 02:21 min
Gako-hitzak: makarroiak janaria jan
MAKARROIAK
Jolastu naiz kalean
gose naiz bat-batean
korrika etxera noa ni
Bazkaltzeko moduan
sardeska bat eskuan
zapia lepotik zintzilik.
Motzak eta luzeak
lodiak edo meheak
den-denak beren zuloekin.
Egosita prestatu
azkarrago bukatu
gehiago jango nuke oraindik.
Makarroiak! Makarroiak!
Makarroiak! Makarroiak!
hodi gozoak tomatearekin.
Makarroiak! Makarroiak!
Makarroiak! Makarroiak!
asko gustatzen zaizkit beti niri.
Gehiago!
Gehiago!
Beste platerkada!
MAKARROIAK - TAKOLO, PIRRITX ETA PORROTX
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.