Diskoa: Neure txiki polita (Gorbeialdeko kantuak oroituz)
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Emozioak eta sentimenduak
Abeslaria/Artista/Taldea: Gontzal Mendibil
Urtea: 2011
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 04:09 min
MALKOAK EURI BALIRA
Malkoak euri balira
bustiko baleukiez
kanpo ta barrenak.
Itxi dozun hutsuneak
osatuko baleusku
geure esperantza,
ezindura guztiak
itoko balira.
Pozaren bat bihotzean
hasiko baliaku
etsipen hontatik
urtengo bagendu,
bizi dogun oinazak
alde egingo baleusku.
Malkoak euri balira
gardenduko baleuskuez
daroaguzan penak,
arinduko baleukiez
jasan behar ditugun
baliaezintasunak,
aldapa honetan
behar dugun sena.
Luzea da, gure mina
esan nahi ta esan eziña,
bizigaitzak bidean
dakargun samina,
Isuri diran negar tantak
errotuko baleukiez
aldaxka barriak
ezo dan lurrean.
Malkoak euri balira
argituko baleuskuez
gainbeherako egunak,
dorrean kanpai-hotsak
jo dabe zotin kanta
ta ahul dugu arima.
Nekadurari orain
dario ilgora.
Begiak igo ditut
goiztiria eskarian
bizi gura eta ezin
bizi naizen lurrean
maite zendun Gorbeia
ixilean mintzo da
pagope-larretan
zeu zaitut gogotan.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.