Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Mamuak uuu!

abestiaren irudia

Diskoa: Fonemafonia 2

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Tradizioak: Gau beltza

Abeslaria/Artista/Taldea: Imanol Urbieta

Urtea: 1984

Diskoetxea: ELKAR

Iraupena: 05:25 min

Gako-hitzak: mamua

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

MAMUAK UUUU

Mamuak uuuu!

gauetan uuuu!

gaztelu zaharrean uuu! uuu! uuu!

 

Mendira joan nintzen batean

iluna heldu zenean

ate soinuak eta oihuak

entzun nituen gauean.

 

Otsoak uuu!

gauetan uuu! uuu!

baso bidetik urrun urrun.

 

Txano gorritxo joan zenean

amonaren baserrira

otso gaiztoak basa beltzean

beldurtu zuen umea.

 

Sorginak uuu!

gauetan uuu! uuuu!

Anboto mendian ju! ju! ju!

 

Laino guztien azpitik eta

sasi guztien gainetik

akelarrera doaz menditik

erratzak eskuartetik. 

FONEMAFONIA 2 – IMANOL URBIETA

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia