Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Margarita

abestiaren irudia

Diskoa: BASERRIAN

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Herri-antolaketa: auzoa, herria, dendak, herriko zerbitzuak (udaletxea, postetxea, osasun zentroa, kultur etxea, kiroldegia...)

Abeslaria/Artista/Taldea: Takolo, Pirritx eta Porrotx

Urtea: 1998

Diskoetxea: Matxinsalto

Iraupena: 02:25 min

Gako-hitzak: oiloa oilategia baserria

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

MARGARITA

Goizean goiz banoa

oilategira

purra-purra oiloei

arto goxoa

Joxepi, Pakita,

Benita, Pepita

inon ere ez duk ikusten Margarita

 

Non ote da, ai ene

Non sartu da, trailara

Amonaren oiloa galdu egin da

 

Txakurrak ez du

usaindu guau guau guau

Zaldiak txerritokira

bidali nau

Txerriak ez daki,

behiak ikusi ez

Margarita, azaldu zaitez mesedez!

 

Non ote da, ai ene

Non sartu da, trailara

Amonaren oiloa galdu egin da

 

Ganbarara igo naiz haren bila

Simaurretan ibili naiz erdi hila

Ukuilutik irten,

sukaldera sartu,

mahai gainean eserita topatu dut

 

Margarita, ai ene

Margarita, trailara

Amonaren taloa jaten ari da

Margarita, ai ene

Margarita, trailara

Amonaren taloa jaten ari da

      BASERRIAN - TAKOLO, PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia