Diskoa: Musua
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura
Azpigaiak: Tradizioak: Gabonak Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: mitologia
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2018
Diskoetxea: KATXIPORRETA
Iraupena: 03:31 min
Gako-hitzak: Gabonak Mari Mari Domingi
MARI DOMINGI
Erdi sorgin erdi lami
Beldurrik ez basoari
Lanean kantu kantari
Ipurmasailak dantzari.
Anbotoko Mari
Besotik heldu ta dantzan doa
Haitzuloz haitzulo
Ezetz geratu lo!
Goizero jaiki orduko irrintzi
Buruzapia askatu erantzi
Gonak alderantziz jantzi
Bera da Mari Domingi!
Erdi sorgin erdi lami
Mari Domingi
Sustrai azpitik lainoz gaindi
Bihotza bera bezain handi.
Goizero jaiki orduko irrintzi
Buru zapia askatu erantzi
Gonak alderantziz jantzi
GU GARA MARI DOMINGI!
MUSUA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.