Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Mari Kalanbre

abestiaren irudia

Diskoa: Ongi etorri Pupu eta Lore

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Gorputzaren funtzionamendua

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2010

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 03:41 min

Gako-hitzak: zientziaren sekretuak zientzia irri gorputza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

MARI KALANBRE

Aurpegian laurehun muskulu lanean,

Malkoak isuriz, begiak garbituz.

Inmunoglobulina listuan,

infeziorik ez ahoan.

Bibra, bibra, bibra

Biba bibrazioak!

Askatu bizkarreko tentsioak!

Diafragma dantzan,

poza digestioan.

12 aire litro birikietan,

arnasa firin-faran.

Serotonina, dopamina, adrenalina,

Tristra sendatzeko aspirina

zientziak dio hori,

egin irri!

 

Kable ta alanbre, mari Kalanbre,

Zirti ta zarta neska aparta!

 

Amaren sabel barruan ere

banuen hainbat dohain ta botere,

amagandik jaso nituen;

hark erakutsi zidan erabiltzen.

Txinparta-pindara ibiltzen naiz

gau ilunenak argituz,

tximista, trumoi eta burrunba,

ametsak esnatuz...

 

Kable ta alanbre, mari Kalanbre,

Zirti ta zarta neska aparta! Kable ta alanbre,

ONGI ETORRI PUPU ETA LORE - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia