Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Mari Motots

abestiaren irudia

Diskoa: Mari Motots

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Askotariko gorputzenganako identifikazioa eta errespetua

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2006

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 02:20 min

Gako-hitzak: laguna ezberdina bihurria

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

MARI MOTOTS

Ilargiaren magala dut bizileku,

hamaika zuhaitz gordeleku,

lagun txakurrarekin jolasean kuku,

ez naiz inoiz ere izu.

 

Belaunak urratu ditut hormetan igoz,

tximeletekin hegan gogoz,

putzuei begiak ateratzen bi saltoz,

betez dena usain gozoz.

 

Mari Mo, Mari Mo, Mari Motots naiz ni,

parkean bizi naiz alai kantari

Mari Mo, Mari Mo, Mari Motots naiz ni,

ume bihurrien laguna naiz ni.

 

Erlojuko orratzak atzerantz mugitu,

jolas orduak luzatu,

estatua pirataz mozorratu eta

itsasoak zeharkatu.

 

Itxi begiak eta ekatzu eskua,

iup! salto egizu aurrera,

elkarrekin munduan ibiliko gara,

guretzat mugarik ez da.

 

Mari Mo, Mari Mo, Mari Motots naiz ni,

parkean bizi naiz alai kantari

Mari Mo, Mari Mo, Mari Motots naiz ni,

ume bihurrien laguna naiz ni.

     MARI MOTOTS - PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia