Diskoa: Kukurruku, zer diozu?
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Gorputz-lengoaia Ahozko hitzezko komunikazioa
Azpigaiak: Imitazio-jolasak (txotxongiloen, panpinen edo irudikapen espontaneoko beste objektu batzuen bidez) Ekintza segidak
Abeslaria/Artista/Taldea: Hala Dzipo
Urtea: 2022
Diskoetxea: Hala Dzipo Kultur Ekintzak
Iraupena: 03:05 min
MARITXU NORA ZOAZ?
—MARITXU, NORA ZOAZ
EDER GALANT HORI?
—ITURRIRA, BARTOLO,
NAHI BADEZU ETORRI.
—ITURRIAN ZER DAGO?
—ARDOTXO TXURIA.
—BIOK EDANGO DEGU
NAHI DEGUN GUZTIA.
—MARITXU ZUREGANA
BILTZEN NAIZENEAN,
POZA SENTITUTZEN DET
NERE BARRENEAN.
—BARTOLO, NIK ERE DET
ATSEGIN HARTUTZEN,
UR BILA NOANEAN
BANAZU LAGUNTZEN.
—MARITXU, LAGUNDUKO
DIZUT GAUR MENDIRA,
UR FRESKO EDER BILA
HANGO ITURRIRA.
—ITURRI EDER HORTAN
DAGON UR GARBIAK,
BARTOLO, ALAITUKO
DIZKIZU BEGIAK.
*Lehenik eta behin, taldean txotxongilo batzuk sortuko ditugu galtzerdi zahar batzuekin.
Horrela, gure Bartolo eta Maritxu propioak sortuko ditugu.
Panpinak prest ditugunean, abestia ikasiko dugu eta txotxongilo bakoitzari dagokion letra zatian mugituko dugu. Horrela, Maritxu eta Bartoloren arteko elkarrizketa irudikatuko dugu!
Parte instrumentalean koreografia sinple bat sortuko dugu denok elkarrekin.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.