Diskoa: Txanela 5
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Historia
Azpigaiak: Migrazioak
Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela
Urtea: 2006
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 02:30 min
MAZISI OKEITA DENBELEK
Mazisi Okeita Denbelek
Bilboko kafetegian,
kafe-kikara eskuetan hartu eta
ezpainetara darama pentsakor.
Zer ari ote da pentsatzen
Mazisi Okeita Denbele
kafetegi honetan, urrun
etxetik hain urrun, Bilbaon?
Afrikatik etorritako
gizon honi begiratzen diot,
mostradore atzeko ispiluan kafea
hartzen ari da pentsakor.
Ispilu aurrean dauden
bi koinak-botilen artean,
justu hortxe ikusten ditut
gizon honen begiak, pentsakor.
Afrikaldeko bere herrian
ari ote da pentsatzen?
Hango andre batengan?
Hango lehorteaz? Hango gerraz?
Lingo-lingo Mboka te.
Lingo-lingo Mondele te.
Lingo-lingo Moginolo te.
Tina Tokabuana Ngo Salo.
Noko Mama Tina Toyinama.
Hitzak: Bernardo Atxaga Musika: Jabier Muguruza
Jabier Muguruza
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.