Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Mac Mikel

abestiaren irudia

Diskoa: Handitzen, handitzen

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten

Gaiak: Historia Harremanak

Azpigaiak: Herrien askatasuna eta eskubideak Jatorrizko herriak Aniztasuna: etnia-, erlijio- eta sexu-aukera, askotariko gorputzak...

Abeslaria/Artista/Taldea: Imanol Urbieta

Urtea: 2007

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 03:33 min

Gako-hitzak: bakeroak komantxeak apatxeak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

MC MIKEL

MacMikel, MacMikel, badoa
Zaldi pintto baten gainean,
Kantu bat ahoan, pistolak gerrian,
MacMikel badoa zaldian. (bis)

 

Goizetik eguzkipean,
MacMikel on bidean,
Mendiko zazpi lapurrak,
Menperatuak zituen...
Pun! Pun! Aaa!

 

Arratsaldez bazetorren,

Lapurrekin herrira,
Xerifak ez zion ordaindu,
Agindu zuen hainbat,
Pun! Pun! aaa!

 

MacMikel, MacMikel, badoa
Zaldi pintto baten gainean,
Kantu bat ahoan, pistolak gerrian,
MacMikel badoa zaldian. (bis)

 

Apatxen lagun egin zen,
Komantxeen maitale,
Ez zuen izan gehiago,
Txuriekin traturik,
Pun! Pun! Aaa!

 

Hiltzaile bihurtu ziren,
Xerifaren lagunak,
Tiroz argitu zen,
Apatxeen gau iluna,
Pun! Pun! Aaa!

 

MacMikel, MacMikel, badoa
Zaldi pintto baten gainean,
Kantu bat ahoan, pistolak gerrian,
MacMikel badoa zaldian. (bis)

Imanol Urbieta

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia