Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Mendi gaina

abestiaren irudia

Diskoa: Txanela 5

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Aisialdia

Azpigaiak: Mendi-kirolak

Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela

Urtea: 2006

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 04:01 min

Gako-hitzak: mendizaletasuna

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

MENDI GAINA

Maite ditut gailurrak,

argiak ez beste...

ai, hegaztia banintz,

ganik gain nenbilke!

 

Oi, udaberri-goizez

mendiaren gailurra!...

Oi, haren ametsezko

zorakortasuna!...

Zein ezkutuko indarrez,

zein atseden-egarriz,

zein gorago-joranez

narakark igana?

 

Maite ditut gailurrak...

 

Egiz, maitagarriak

dituk hire basotan?...

Egiz duk arnaskai bat

ezkortzen duna?...

Egiz, eguzkiaren

lehendabiziko muinaz

sortzen duk zorunaren

lore ezezaguna?...

 

Maite dut gailurrak....
 

Hire goi urdinaren

urre lainotsupean

beheko txikerkerion

azkaia balegok,

arren, a(d)iskide urruna,

otoi, mendi maitea,

negar aran beltz honi

kendu nazakiok!

Hitzak: Xabier Lizardi    Musika: Mikel Markez 

Mikel Markez eta Orioko ikastolako ikasleak

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia