Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Mendi gure laguna

abestiaren irudia

Diskoa: Mari Motots

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Adierazpen plastikoa eta bisuala

Azpigaiak: Pintura eta pintoreak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2006

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 02:26 min

Gako-hitzak: margolaria

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

MENDI GURE LAGUNA

Itsasoko aitona bizar zuria,

txakur txiki bat alboan,

hurbildu da Zarauzko malekoira

pintzelak ta margoak karrotxoan.

 

Urdin, gorri, hori eta berdeak,

egunsentiaren distiraz beteak.

Ortzadar magikoa sortzen du

eguna hasterako margolariak.

 

Astelehen goizak dira ederrenak

Mendi etorri zaigu.

Atetik sartu da artista gaztea,

bera da gure maisu.

 

Mantalak jantzi (e)ta lanean hasi,

arkatzekin marrak josi.

Kolore guztiak dantzan jarrita,

elkar lagunduz margotzen ikasi.

 

Marrazki polit bat amaitu dugu,

erakutsiz goaz mundu guztiari.

Gure gelako paretan itsatsiz

Mendi (eta denok pozarren kantari.

 

Astelehen goizak dira ederrenak

Mendi etorri zaigu.

Atetik sartu da artista gaztea,

bera da gure maisu.

     MARI MOTOTS - PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia