Diskoa: Txanela 5
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Aisialdia Ikerketa ingurunean
Azpigaiak: Mendi-kirolak Euskal Herria
Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela
Urtea: 2006
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 01:37 min
Gako-hitzak: mendiak gailurrak
MENDIAN GORA
Mendian gora
gora eta gora.
Gailurraren bila
nondik eta nora?
Gora eta gora!
Aspaldi-aspaldian
jaiki ziren mendiak
txikiak eta handiak.
Pirinio, Urbasa,
Ori, Anboto, Gorbeia,
Txindoki ta Aizkorri,
Oiz, Toloño, Andia.
Jaiki ziren mendiak
aspaldi-aspaldian.
Mendian gora
Gure zain hortxe daude
Iparla, Pagoeta,
Aratz eta Binbaleta,
Erreniega, Arlas
Larrun, Usategieta,
Lekanda, Behorlegi,
Saioa eta Peñalta,
Ernio, Artxueta
gure zain hortxe daude.
Mendian gora
Zu ere jaiki zaitez,
zatoz, goazen mendira,
goizeko zortziak dira.
Ez al duzu ikusten
eguzkiaren distira?
Ez al duzu sentitzen
haizearen firfira?
Zatoz, goazen mendira,
zu ere jaiki zaitez!
Mendian gora
Izerdia tantaka
motxila bizkarrean,
hemen gaude gailurrean.
Sufritu dugu, baina
hau da poza azkenean!
Eser gaitezen orain
gailurraren gainean.
Motxila bizkarrean
izerdia tantaka.
Mendian gora
Hitzak: Joxan Ormazabal Musika: Imanol Urbieta
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.