Haurrentzako euskal abestien katalogoa

(Min)bizi

abestiaren irudia

Diskoa: Mundu berri bat guztiontzat 3

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Elkartasuna Emozioak eta sentimenduak Segurtasun afektiboa Gaixotasunak, sindromeak eta gaixotasun bereziak

Abeslaria/Artista/Taldea: Idoia Asurmendi

Urtea: 2023

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 04:00 min

Gako-hitzak: minbizia inurria inurritegia minkide sendagaia bizi tabua beldurra

Oharrak: Zeinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

IZAN INURRI
 
Izan inurri, txikitik eragin;
izan taldean, eta handi egin.
Zama ezin bada altxa buruz buru
denon artean eramango dugu.
Zatoz zirrien inurritegira!
 
Izan minkide, eta bidelagun;
elkar zaintzeko hitza_eman dezagun.
Zulo sakon bat denean gorputza
Sendagai da zu hor egote hutsa.
Zatoz kilimen inurritegira!
…
Izan biziprest ta hil arte bizi
Bizi, (min)bizi, tabuak erauzi.
Pausoka goaz beldurretarantza
bizitzarekin egiteko dantza.
Ongi etorri inurritegira!
Inurritegira!
 
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Oihana Iguaran Rekondo
Ahotsa: Idoia
Zeinu Hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua
Iñurri Elkartea

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia