Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Minutu bat goizero

abestiaren irudia

Diskoa: Eskerrik asko

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Norberaren zaintza Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Errutinak Emozioak eta sentimenduak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx

Urtea: 118

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:00 min

Gako-hitzak: poztasuna egunerokoa

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

MINUTU BAT GOIZERO

Eguna argituaz batera
badator ilargia ohera
gure ametsen zaindari
lo-lo egitera.

Izarapean ez dago izarrik
panpina eta biok bakarrik
egun berriari keinu
eginez pozik.

Minutu bat goizero-goizero
ditudan gauza onak kontutan hartzeko
hirurogei segunduan
bizitzari mila esker.

Minutu bat goizero-goizero
irria aurpegian zintzilikatzeko
oihu egin nahi dut ozen
bizitzari mila esker.

Hotz kalean, ni goxo etxean
katilu soinuak sukaldean
gogoz estutu nahi zaitut
zu ikustean.

Txirrinda, liburu, ordenagailu,
hiru soineko, zazpi jostailu,
denak politak bai, baina
politena zu!

Minutu bat goizero-goizero
ditudan gauza onak kontutan hartzeko
hirurogei segunduan
bizitzari mila esker.

Minutu bat goizero-goizero
irria aurpegian zintzilikatzeko
oihu egin nahi dut ozen
bizitzari mila esker.

ESKERRIK ASKO - PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia