Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Emakumeen ahalduntzea
Abeslaria/Artista/Taldea: Garazi Goienetxe
Urtea: 2013
Diskoetxea: Autoekoitzia
Iraupena: 02:43 min
MORE KOLOREKO HITZAK
Mende luzeetako historian emandako pauso sendo guztiak,
hala ere, "ahul" deitzen digute, beldurrarentzat hitzik ez bait dute.
Arrosa kolorez jantzi gintuzten, geure erabakiak hartu gabe
txikitan isilik maite gintuzten, gaztetan argal eta burugabe.
"Inguruan printzesak besterik ez,nik pirata, sorgiña...izan nahi nuen,
beldurrak nire erratzaz garbitu, etsaiak ezpatarekin uxatu."
Gorputzean legeak inposatu, "politago" egoteko diozu zuk,
zuretzako nahikoa ederra ez banaiz, zergatik ez bilatu beste norbait?
Koldarrak izena bilatzekotan, definizio pila duzu kanpoan,
koldarrak :gu jipoitzen gaituztenak, beren emaztea hiltzen dutenak.
"Inguruan printzesak besterik ez,nik pirata, sorgiña...izan nahi nuen,
beldurrak nire erratzaz garbitu, etsaiak ezpatarekin uxatu."
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.