Diskoa: Zazpikoloroa
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Askotariko gorputzenganako identifikazioa eta errespetua
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2011
Diskoetxea: Katxiporreta
Iraupena: 03:58 min
Gako-hitzak: motxila 21
MOTXILA 21
Berrogei gradu eta bizkarra bustirik,
laurogeita hamar kilometro abiaduran,
pasatzen dira inguruko sail idorrak.
goazen guztiok eztarria bustitzera,
geldialdi motz bat eta berriro bidera,
gurpilak sutan dira suzirien antzera.
Gurpilak sutan, eguzkia parean. Aaaaaa!
Giro sargoria egokitu zaiguna,
motxila21, iritsi da eguna,
urduri gaude baina eutsi goiari, laguna!
Argiak keinuka, hasi gara ekinean,
jendea jauzika, gustura aditzean,
irria begietan, kilimak bihotzean.
MOTXILA 21,
HAU DA GURE OIHUA!
Jada atzean gelditu da kantaldia,
bide luze bat ageri da hor aurrean,
saria izan da zurekin egotea.
Nahastutzen dira iragan pentsamenduak,
kantu kantari erraza da amestea,
bolanteari heldu eta segi aitzinera.
Gurpilak sutan, eguzkia parean. Aaaa!
ZAZPIKOLOROA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.