Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Mugaraino goaz "Araba euakaraz 94"

abestiaren irudia

Diskoa: 100 Haur Kanta 4

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Euskara: Eskolen eta ikastolen jaiak Euskal Herria

Abeslaria/Artista/Taldea: batzuk

Urtea: 2001

Diskoetxea: Egunkaria

Iraupena: 04:27 min

Gako-hitzak: Araba Euskaraz muga errioxa euskara

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

MUGARAINO GOAZ

Euskararen festa

txori-kaka ez da.

Kalean, ikastolan…

badago nahiko lan

Goitik erasoa

diru arazoa

makina bat traba…

Bueno, nahikoa da!

Hor konpon, ze arraio!

mugaraino goaz

Hor konpon, ze arraio!

Araban Euskaraz

Hor konpon, ze arraio!

mugaraino goaz

Araban Euskaraz

mugaraino goaz

 

Ekinez egina

gure a(ha)legina

badator martxa

ardo aberatsa

Ebroren ertzean

denbora motzean

euskararen lora

gora doa gora.

Hor konpon, ze arraio!

mugaraino goaz (…)

 

Erreza da hara:

garelako gara

gara garelako

ta nahi dugulako

Adizu adizu orain

badakizu euskararen

poza dela Errioxa.

Hor konpon, ze arraio!

mugaraino goaz (…)

 

Hitzak: Jon Sarasua

Musika: Josu Zabala

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia