Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Mundu bat non

abestiaren irudia

Diskoa: Mundu berri bat guztiontzat 2

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Elkartasuna Laguntza eta elkarlana

Abeslaria/Artista/Taldea: Demode Quartet

Urtea: 2022

Diskoetxea: BIZIPOZA KULTUR ELKARTEA

Iraupena: 04:48 min

Gako-hitzak: utopia auzolana sarea elkarrekin ametsa Etiopia

Oharrak: Zeinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

MUNDU BAT NON
 
Zer ote utopia?
Urrun dagoen geltokia. Edonor sartzen den tokia.
Sare, gorputz adarrak sare, zatoz, eseri parez pare.
Sare, auzolanezko sare, zatoz, (e)ta entzun parez pare.
Zer ote utopia?
Gure ametsen geltokia. Edonor hartzen den tokia.
Sare, gorputz adarrak sare, zatoz, hitz egin parez pare.
Sare, bolondresezko sare, zatoz, eraiki parez pare.
Mundu bat non ubide oro dihoan libre,
leku bat non zartatutako lurrak diren uraren bide.
Mundu bat non kulero batzuk odolduz gero,
leku bat non eroso eta lasai hortaz mintzatu gero.
Mundu bat non hortz-hagin garbiekin eragin,
leku bat non mintzen gaituen hori irri bihurtu dadin.
Mundu bat non elkarrekin amets urrunenei ekin.
 
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Ane Labaka Mayoz
Ahotsak: Demode Quartet
Zeinu Hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua
Etiopia Utopia Elkartea

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia