Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Mundu berri bat zuretzat

abestiaren irudia

Diskoa: Bizipoza

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Segurtasun afektiboa Elkartasuna

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2013

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 33:33 min

Gako-hitzak: Chernobil Chernobilen lagunak elkartea elkartasuna

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

MUNDU BERRI BAT ZURETZAT

Eztanda baten pitzadura, mundu oso bat su-garretan,

lurrikara zabaldu da mendi ta ibarretan,

zeruko laino bat negarrez da hasia,

nireganaino dator zure garrasia.

 

Zure minaren askatzailetzat

hartu itzazu nire ametzat,

nire begiak, nire egiak, nire esku-ertzak...

Mundu berri bat daukat zuretzat.

 

Eztanda baten pitzadura, bihotz oso bat su-garretan,

lurrikara zabaldu da gure irribarretan,

begiko laino bat negarrez da hasia,

zureganaino doa nire garrasia.

 

Mundu mindu modu hau astindu,

lehertzea sortzea da eta...

 

Mundu berri bat daukat zuretzat, zuretzat.

BIZIPOZA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia